XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) maila-aldaketari dagokion energia potentziala; jaurtitako produktuen abiaduraren eta masaren araberakoa den energia zinetikoa; laba, gas eta partikula solidoetan dagoen beroa barne hartzen duen energia termikoa; energia sismikoa eta aire-masetakoa, hauek lurraren desplazamenduaren magnitudeak eta airearen presio-aldaketak zehazten dituztelarik.

Kilometro kubiko bat magma urtu (zeina solidotutakoan errauts bihurtzen baita) sakabanatzeko behar den energia guztira, partikulen tamaina milimetro-ehunenetakoa denean gutxi gora-behera 1,85.10ampsup15; Jamp-koa da (E. K. Marjini-en arabera).

Era berean, erupzioa baino lehen 1 kmampsup3; magmak 2,5.10ampsup18; J ditu.

Errautsak sortzeko sumendiaren energia termikoaren milarena besterik ez da erabiltzen.

1956.go martxoaren 30ean Bezimianni sumendian izandako eztandak, erupzio katastrofiko batean askatutako energia kalkulatzeko bide ematen du.

Erupzio hartan eztanda-uhinaren energia 3.10ampsup22; ergekoa izan zen, energia zinetikoa 1,2.10ampsup24; ergekoa eta termikoa 3,8.10ampsup25; ergekoa, hasierako abiadura 360tik 500 m/s-rainokoa izan zelarik.

Erupzioaren intentsitatea adierazteko beste magnitude bat kalkulatzea proposatu zen: erupzioan askatutako energia bonba atomiko baliokideez adieraztea, hau da, energia hori lortzeko zenbat bonba atomikok lehertu behar zuten adieraztea.

Bonba atomiko baten energia 8,4.10ampsup14; J-koa dela onartzen da.

Horren arabera, Bezimianni sumendiaren eztanda 4.000 bonba atomiko adinakoa da, Krakatoarena 20.000 adinakoa eta Tanborarena 200.000 adinakoa.